XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DONOSTIA-SAN SEBASTIANGO UDALA

1037

ERABAKIA, Donostia-San Sebastiángo Udalarena, Bilbo Plaza/Boulevardeko oinezkoentzako ardatza gauzatzeko harrizko zoladura erosteko lehiaketaren berri ematen duena.

Alkateak, gaia 1994ko otsailaren 22ko Gobernu batzordean aztertuta, aipatutako hornidura lehiaketa bidez kontratatzea erabaki ondoren, baldintzen orriko laburpen hau ateratzen da jendaurrera, apirilaren 18ko 781/1986 ELDko 122. eta 123. atalek xedatutakoaren ondorioetarako.

1.- Xedea: aipatutako harrizko zoladura kontratatzea.

2.- Emateko epea: esleipena jakinarazi eta hamabost egun iragan baino lehen emango zaio Udalari lehenengo material multzoa.

Hurrengoak, beharren arabera.

3.- Aurrekontua: eskaintzaileek proposatu behar dute m.2-aren diru-zenbatekoa, baldintzen orriko 3. atalean jasotzen diren erabileratarako.

4.- Behin-behineko fidantza: 600.000 PTA.

5.- Behin-betiko fidantza: 1.200.000 PTA.